Ohiko Galderak

 

 

  • Zenbateko luzapena behar da enkargua burutzeko?

 

Artelanaren hedaduraren araberakoa da, baina kontuan hartzen badugu Iñigo dela artelan guztiak egiten dituen bakarra, normalean aste bat eta bi aste bitartekoa izaten da.

 

  • Nola jakin dezaket zehaztasunez enkarguaren luzapena?

 

Gure aholkua artelan bat data jakin bat baino lehenago nahi izanez gero, gurekin kontaktuan jartzea da. Horrela, garaiz burutuko dugula egiaztatzeko edo epe laburrean denbora gehiago eskaini behar dugula jakinarazteko.

 

  • Artelanaren atalen bat modifikatu dezaket?

 

Bai. Beti Iñigo artista ados dagoela, inskripzioa, testua edo tamaina modifikatu dezakezu. Horretarako, ezinbestekoa da gurekin harremanetan jartzea.

 

  • Nola egiten da bidalketa?

 

Behin ordainketari dagokion bidalketa-ordaina burutu ondoren, gu arduratzen gara enbalatzeaz eta artelana ibilbidetik babesteaz.

 

  • Zer gertatzen da akats batekin edo malformazioekin iristen bada?

 

Kasu horretan, gurekin kontaktuan jarri behar zara eta artelanaren argazki bat bidali, gertatu denaren azalpen bat emanez. Ondoren, artelana berriro bidaliko duzu eta gu arduratzen gara hura konpontzeaz edo berri bat bidaltzeaz eta bere bidalketaz.

Beste zalantzaren bat izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitez eta gogo biziz konponduko dugu.