Zure Proiektua

 

Blog honetan eta sare-sozialetan (Facebook, Instagram, YouTube y Twitter) ikusi dezakezun bezala, gure artelanen aukera oso zabala da, baita gurekin lan egiten duen erabiltzailea ere.

Erronkak gustatzen zaizkigu eta hortik esperientzia eta lan berriak ere gustuko izatea. Horregatik, momentuan buruan bueltaka duzun proiektuan lan egiten ez dugula pentsatzen baduzu, ikus itzazu gure artelanak eta mugarik ez dugula ikusiko duzu…

. . . . . . . .

Jaunartze opariak zein lehiaketa-sariak egiten ditugu, baita urtebetetze opariak zein erretiratuentzako esker oneko artelanak ere; bulegotarako, etxetarako, jatetxetarako… apaingarriak, enpresetarako logoak, erabiltzaile berezientzako opariak, eta DENA mezu batekin, zuk adierazi nahi duzun mezuarekin.

Gure erabiltzailearen beharretara egokitzen gara, tamainari dagokionez, kostuari dagokionez, pisuari dagokionez… Zuek sorkuntzaren parte izatea nahi dugu, artelana zuena den zerbait bezala senti dezazuen.

Jarraiki, harremanetan jartzeko inprimaki bat duzu non sortu nahi duzun proiektuaren ideia azaldu dezakezun eta batera eraikitzen hasi gaitezen!