Geure Buruaz

 

  • Nor da Aristegui Art?

 

Aristegui Art Iñigo Aristegui Tello artistaren inguruan sortutako enpresa da.

Gure helburua Iñigok sortutako artelanekin lan egitea zein beste enpresa, instituzio edo partikularrekin kolaboratzea eta lan egitea da, proiektu desberdinak burutuz.

 

  • Kontaiguzu zerbait Iñigoren inguruan…

 

1962ko urriaren 19an jaio zen eta Maria Pilar Tello eta Jose Mari Aristeguiren sei seme-alaben laugarrena izan zen. Iñigorekin “Artista se nace” esapidearen egiazkotasuna ikusi dezakegu; izan ere, 20 urte baino gehiago dira artista honek profesionalki lan egiten duela; baina bizitza osoa darama ideatzen, marrazten eta sortzen.

Arte Aplikatuetan graduatu zen; horren ostean, bere ezagutzak handitzen jarraitu zuen tailer artistiko desberdinetan. Minimalismora hurbildu nahian, hiru dimentsioak aztertu zituen eta eskultura bere pentsamenduak irudikatzeko gehien betetzen duen lotura da.

 

  • Zertan inspiratzen da sortzeko orduan?

 

Inspirazioan sinisten du ezagutza, ikasketa eta ezinegonen gehiketa bezala. Etengabeko ebaluazioan eta historia, fisika, geologia, mitologia eta soziologia ikastearen gozamenean. Lana talentuak duen laguntza gisa oinarritzat hartuz, luzaroan pentsatutako artelanak ateratzen dira.

  • Zer materialekin egiten du lan nagusiki?

Grafito marrazkiak, akrilikoak dituzten margolanak, paperezko pasta, kartoizko collage-ak, hondarra, zumea, sokak eta material materikoak.

Eskulturak nagusiki haritzaren egurrez, pagoaz, burdin gozoaz, korten altzairuaz, altzairu herdoilezinez eta aluminioz.