Posted on Leave a comment

Tolosako parrilero hoberenak

“Sua”

 

Kasu honetan, gure erabiltzailea Tolosako Udaletxea izan zen; hemen Euskal Herrian, historia gertakizun asko dituen herria delarik.

Sare sozialen bidez jarri ziren kontaktuan, Donostiako Udaletxearekin egindako lan batzuk direla eta.

Haien proiektua, herriko parrilero hoberenak sariatzean oinarritzen zen, izan ere, lanbide hau haien kulturaren atal bat da eta haien ekarpena saritu nahi zuten. -”Zerbait ezberdina, ohikoa denetik kanpo”, ez plaka grabaturik, ez dominarik, pin zein diplomarik. Gogo handiko zerbait nahi zuten eta sariak merezi zuen maila garrantzitsu batetara iristea. Beraz, behin egiten duguna ikusita, gurekin kontaktuan jartzea erabaki zuten proiektuaren ideazioarekin hasteko.

 

Artelana egiterako garaian, nork jasoko duen eta zergatik pentsatzen dugu. Sari jasotzailea harro sentitzeko asmoz eta jasotako sariarekin identifikaturik sentitzeko; Tolosako Udaletxeak eman nahi izan dion garrantzia nabarituko zuen horrela eta bi aldeak aseturik geratuko ziren. Hori zen gure helburua.

Lehenengo gauza artelanaren bozetoa bidaltzea izan zen, orain ikusiko dituzuen ezaugarri guztiekin; eta behin ontzat emanda aurrekontuekin batera, lana abiarazi genuen.

Iñigok ohitura duen moduan, ideia burura zuzenean etorri ez bazaio (ohikoa den zerbait izanik), iturri fidagarrietan gai nagusiari buruzko informazioa bilatzen du, artelanari itxura eta esanahi handiagoa emateko. Irudian ikusi dezakezun bezala, itxurak parrilatik ateratzen diren sugarrak adierazten ditu. Sua nabarmendu eta gailendu nahi izan du, mezu nagusia hau dela azpimarratuz: Euskal Herria historiaurreko gertakizunengatik ezaguna denez ere, hori mezuan barneratzea aproposa iruditu zitzaion. Garai horretan, tribuko erregea taldea mantentzen zuen pertsona zen. Honek, ehizatu, sukaldatu eta suaz arduratu behar zuen. Pertsona hau, zentzudunena eta indartsuena kontsideratzen zen. Hori dela eta, artelan honetan bi mezu nabarmentzen dira:

 

  • Ikusmenaz atzematen dena. Sugarra, zuzenean parrilarekin erlazionatzen dena.
  • Mezua. Kasu honetan, sugarrak adierazten duena. Bere eginkizuna egiten nabarmendu den pertsona bat eta gainera bere taldeko kideei lagunduz, kasu honetan, Tolosa.

 

Azkenik, erabilitako materialak Euskal Herriaren berezkoak direla esan beharra dago. Landutako burdina, bere oxidazioa prozesuarekin, eta haritz egurra. Burdin honen berezkotasuna, burdin gozoa ere deitzen dena, behin tolestu ondoren ez da bere onera bueltatzen, eta horrek akatsik onartzen ez dela esan nahi du.

Ezaugarri guzti hauen batasunak, itxuren simetriarekin, koloreen kontraste eta materialarekin, adierazten duten mezuarekin elkartuz, “Sua” artelana osatzen dute.

 

Pd: Artelanak, sari emanaldiko parte hartzaileen logoak laser bidez egurrarengain grabaturik ditu; hala nola, sari jasotzailearen izena esaldi batekin batera, honako hau dio “Zuen lana eskertuz”.

Leave a Reply